XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Asierako damu-egintza:
Lenengo, ixil-alditxo bat egin oi dogu, pekatari gareala gogoratuaz.

Urrengo, errudun gareala agertzen dogu batzarrekoen aurrean (Autortzen dautsat edo onango zerbait esanda), Jaungoikoari: ta anai-arrebei parkamena eskatuaz.

Biurtzeko ta adiskidetzeko une egoki-egokia.

- Gure Aita:
Gogora zelan esaten dogun: Parkatu gure zorrak geuk bere gure zordunei parkatzen dautsegun ezkero.

Barrutik urtetan ete dausku?.

Ikus zelan alkarri parkatzea bearrezko dan Jainkoak be parkatu daiskun baita zelan egia dan alkarri parkatu ezkero, Jaungoikoak be parkatuko dauskuna.

- Bakea emotea:
Bakea emokeran, gure anaiakaz adiskidetu gareala agirian erakusten dogu, Gure Aita esaterakoan aitzen emon genduan legez.

Bakea zelan emon ete leiteke parkamena be emon barik?.

Onelan adiskidetu ezkero, jaunartzeko ondo be ondo gertauta gagoz, eta adiskidetza ori sendotu ta indartu une onetantxe egingo da, Ogi ori janaz, bake-ekarle dogun Kristogaz alkartzen gara-ta.

Ori egitea, Ebanjelioak diñoskuna betetzea da.

Entzun:
Zure oparia eskeintzeko aldare aurrera bazoaz, eta anaiak zure aurka zerbait ba dauala gogora badatorkizu, itxi oparia aldare aurrean eta zoaz anaiagaz bakea egiten... eta gero etorri (Mt. 5,23-24).

Zerutiko Ogi au ez dogu dongaro artu bear (1 Cor. 11,27).

Orregaitik, Elizak gauza batzuk eskatzen dauskuz Jauna artzeko.

Gero esango dogu zeintzuk.

Auxe da gauza ziur-ziurra: FEDE BIZIZ ETA BIOTZ ZINTZOZ Mezea eskeintzea, Jaungoikoagaz eta urkoagaz adiskidetzeko BIDE EGOKI-EGOKIA dogula.